1
00:00:02,000 --> 00:00:07,000
Downloaded from
YTS.MX

2
00:00:08,000 --> 00:00:13,000
Official YIFY movies site:
YTS.MX

3
00:00:30,041 --> 00:00:33,041
Nazkatu nahiz, ahizpa.
Itota sentitzen naiz.

4
00:00:33,041 --> 00:00:35,041
<i>Zer duzu? Cheryl, lasaitu.</i>

5
00:00:35,041 --> 00:00:36,166
Ez!

6
00:00:36,666 --> 00:00:40,291
Ez, hutsaren hurrengoa
bazina bezala begiratzen dizute.

7
00:00:40,291 --> 00:00:42,375
Hantxe zain edukitzen zaituzte,

8
00:00:42,375 --> 00:00:44,916
erdeinagarria edo bazina bezala.

9
00:00:44,916 --> 00:00:46,958
Zapata azpian itsatsita duten kaka.

10
00:00:46,958 --> 00:00:50,291
<i>Nork edukitzen zaitu zain?
Ez dakit zertaz ari zaren.</i>

11
00:00:50,291 --> 00:00:51,791
<i>Makalaldiak jo zaitu berriz?</i>

12
00:00:51,791 --> 00:00:53,583
Etxebizitza bulegoak.

13
00:00:53,583 --> 00:00:56,083
Alokairuarekin lagundu nazaten joan naiz.

14
00:00:56,083 --> 00:00:57,583
<i>Lana duzu.</i>

15
00:00:57,583 --> 00:01:01,500
<i>Michaelek eta zuk
dirua xahutzeari utzi behar diozue.</i>

16
00:01:01,500 --> 00:01:04,916
<i>Urteko Saltzailearen saria
irabazi dut hiru urtez jarraian.</i>

17
00:01:04,916 --> 00:01:06,000
2003. URTEKO SAILEKO LAGUNTZAILEA

18
00:01:06,000 --> 00:01:08,041
Ez nuke hemen egon beharko!

19
00:01:08,041 --> 00:01:10,583
<i>Carl, zoaz arreba ikustera.</i>

20
00:01:10,583 --> 00:01:14,000
Gehiago nahi dut.
Txarra al da gehiago nahi izatea?

21
00:01:14,000 --> 00:01:16,541
<i>Denok nahi dugu gehiago, Cheryl.</i>

22
00:01:17,500 --> 00:01:20,083
<i>Baina egokitu zaizkigun kartak
baino ez ditugu</i>

23
00:01:20,625 --> 00:01:22,875
<i>eta probetxurik handiena
atera behar diezu.</i>

24
00:01:23,791 --> 00:01:26,291
<i>Tira, zer ordutan etorriko zara?</i>

25
00:01:27,083 --> 00:01:28,750
<i>Bai, arrazoi duzu.</i>

26
00:01:30,166 --> 00:01:31,500
<i>Probetxurik handiena.</i>

27
00:01:32,916 --> 00:01:34,250
<i>Egun txar bat dut.</i>

28
00:01:35,333 --> 00:01:36,500
<i>Makalaldi bat da.</i>

29
00:01:37,583 --> 00:01:39,208
<i>Bostetan ikusiko gara, bai?</i>

30
00:03:11,750 --> 00:03:14,500
<i>Zure deiak ez du erantzunik jaso.</i>

31
00:03:14,500 --> 00:03:17,125
<i>Utzi mezua seinalearen ostean.</i>

32
00:03:43,083 --> 00:03:44,458
ILE-APAINDEGIRA NOA

33
00:03:44,458 --> 00:03:48,375
<i>Zure deiak ez du erantzunik jaso.
Utzi mezua seinalearen ostean.</i>

34
00:03:50,708 --> 00:03:52,125
<i>Cheryl, non zaude?</i>

35
00:03:53,291 --> 00:03:54,791
<i>Hartu telefono madarikatua.</i>

36
00:04:30,250 --> 00:04:34,333
URTE BATZUK GEROAGO

37
00:05:07,041 --> 00:05:08,875
Goiz zoragarria, ez da hala?

38
00:05:16,791 --> 00:05:17,916
Goiz zoragarria.

39
00:05:17,916 --> 00:05:20,291
Goiz zoragarria! Ez da hala?

40
00:05:20,291 --> 00:05:23,250
Goiz zoragarria, ez da hala?

41
00:05:23,250 --> 00:05:24,625
Hala da, bai.

42
00:05:24,625 --> 00:05:27,208
Eta zu ohi bezain ederra.

43
00:05:27,208 --> 00:05:28,375
Zu bai xarmagarria.

44
00:05:28,958 --> 00:05:31,625
Ostiralean
ongintza ekitaldira etorriko zara?

45
00:05:31,625 --> 00:05:34,000
- Etxean egingo dugu.
- Hau zirrara!

46
00:05:34,000 --> 00:05:36,416
- Gambiako desgaituen alde.
- Bikain.

47
00:05:36,416 --> 00:05:38,541
Bostehun ipiniko dizkizut?

48
00:05:39,125 --> 00:05:41,250
- Libera?
- Bai, edo...

49
00:05:41,750 --> 00:05:45,291
Ez, jakina. Baita 550 ere.
Ni beti laguntzeko prest.

50
00:05:45,291 --> 00:05:47,208
Zu bai bihotz onekoa.

51
00:05:58,125 --> 00:06:00,916
Besterik ez? Etxea bete nahi dugu.

52
00:06:00,916 --> 00:06:03,333
<i>Aseguru artekaria naiz, ez ostalaria.</i>

53
00:06:03,333 --> 00:06:05,041
Hau garrantzitsua da, Ian.

54
00:06:05,541 --> 00:06:07,458
Gauza hauek
itzala uzten dute komunitatean.

55
00:06:07,458 --> 00:06:10,041
Denbora asko ibili naiz honen atzetik.

56
00:06:10,666 --> 00:06:11,666
<i>Ondo da.</i>

57
00:06:12,166 --> 00:06:13,666
<i>Bale, lortuko dut.</i>

58
00:06:13,666 --> 00:06:15,708
Eta ez ahaztu zigalak.

59
00:06:19,208 --> 00:06:21,250
BETTY'S IZOZKI-DENDA

60
00:06:25,625 --> 00:06:26,750
Kaixo, Neve.

61
00:06:27,250 --> 00:06:30,000
- Alaba ondo konpontzen da?
- Gozamen bat da!

62
00:06:30,000 --> 00:06:31,875
Erletxo langile aparta.

63
00:06:31,875 --> 00:06:35,041
Bada, bai.
Zer gertatu zaizu ilean, maitea?

64
00:06:35,875 --> 00:06:38,291
- Modan dago.
- Jakina.

65
00:06:38,291 --> 00:06:40,458
Joerak aldatuz doaz beti.

66
00:06:40,458 --> 00:06:42,041
Hala da, bai.

67
00:06:42,041 --> 00:06:44,458
Ekitaldirako zerbait nahiko duzu?

68
00:06:44,458 --> 00:06:47,708
Maryk kontatu dit. Abesbatza zeinatua?

69
00:06:47,708 --> 00:06:51,041
Bai, Elgarren <i>Geroncioren ametsa</i>.

70
00:06:51,041 --> 00:06:52,916
Gizon hil baten arimaren bidaia.

71
00:06:53,500 --> 00:06:55,000
Zoragarria.

72
00:06:56,541 --> 00:07:00,083
Xanpu garestia erosiko dut gero,
bainu bero bat har dezazun.

73
00:07:00,083 --> 00:07:01,500
Elkar mimatzeko saiotxoa.

74
00:07:09,000 --> 00:07:12,208
Herrira iristean,
jaialdiak zer ziren ere ez zenekien.

75
00:07:12,208 --> 00:07:14,708
Eta begira orain.
Zeure ekitaldia antolatu duzu.

76
00:07:14,708 --> 00:07:17,916
- Tira, zeuk inspiratu nauzu.
- Horixe nahi nuke.

77
00:07:17,916 --> 00:07:20,041
Oso harro gaude.

78
00:07:20,666 --> 00:07:22,666
Indarraren eredu zara, Neve.

79
00:07:22,666 --> 00:07:24,750
Ulertzen dut besteei laguntzeko grina.

80
00:07:24,750 --> 00:07:26,375
Laguntzeko soilik ez.

81
00:07:26,375 --> 00:07:29,166
Baita hemen igarotako urteak
ospatzeko ere.

82
00:07:29,166 --> 00:07:30,541
Graduazio moduko bat.

83
00:07:30,541 --> 00:07:32,708
Eta sukalde berria erakusteko aukera bat.

84
00:07:32,708 --> 00:07:34,916
Tira, hori ere bai, jakina.

85
00:07:52,041 --> 00:07:56,208
Dena den, Neve, benetan:
ez duzu ezer erakutsi behar.

86
00:07:56,208 --> 00:07:57,875
Ia gutako bat dirudizu.

87
00:07:57,875 --> 00:07:59,958
- Ia.
- Ulertu didazu.

88
00:07:59,958 --> 00:08:02,791
Eta ikaragarri ederra zara.
Ez zara batere zahartu.

89
00:08:02,791 --> 00:08:04,958
Sumingarria da.

90
00:08:06,416 --> 00:08:08,125
- Neuk ordainduko dut.
- Barkatu.

91
00:08:08,125 --> 00:08:10,875
Milesker. Barkatu,
komunera joan behar dut.

92
00:08:19,000 --> 00:08:20,791
Eskupekorik ez. Milesker.

93
00:09:19,458 --> 00:09:21,416
Laguntzarik behar, maitea?

94
00:09:21,416 --> 00:09:22,541
Ondo nago.

95
00:09:29,541 --> 00:09:32,750
Ez duzu sinetsiko
zer gertatu zaidan gaur autoan.

96
00:09:33,625 --> 00:09:36,500
- Nire posterra ikusi duzue?
- Zer poster? Ian.

97
00:09:36,500 --> 00:09:38,625
Gimnasioko Lil Waynen posterra?

98
00:09:38,625 --> 00:09:41,333
- Ama hitz egiten ari zen.
- Desagertu da, besterik gabe?

99
00:09:41,333 --> 00:09:44,208
Ba, Amandak eta biok tea hartu dugu, eta...

100
00:09:44,208 --> 00:09:46,708
- Mahaian mugikorrik ez, Mary.
- Barkatu.

101
00:09:47,291 --> 00:09:50,125
Gidatzen ari nintzen.
Kanpotar arrotz samar bat ikusi

102
00:09:50,125 --> 00:09:53,083
eta, sinesgaitza badirudi ere,

103
00:09:53,083 --> 00:09:55,625
Soniaren autoaren kontra
bete-betean jo dut.

104
00:09:55,625 --> 00:09:57,375
Ia kolpe-leungailu osoa kendu diot.

105
00:09:57,958 --> 00:09:59,625
- Utzi nire kontu.
- Benetan?

106
00:09:59,625 --> 00:10:01,541
- Noski.
- Milesker, laztana.

107
00:10:02,666 --> 00:10:03,833
- Bai polita.
- Hau nazka.

108
00:10:05,458 --> 00:10:07,291
Kanpoko neska bat kontratatu berri dugu.

109
00:10:07,291 --> 00:10:08,833
A, bai? Nor da?

110
00:10:08,833 --> 00:10:10,541
Neska beltz oso jatorra.

111
00:10:12,041 --> 00:10:12,875
Beltza?

112
00:10:14,833 --> 00:10:16,333
- Gu beltzak gara.
- Bai.

113
00:10:17,291 --> 00:10:19,166
Zer izen du neska horrek?

114
00:10:20,208 --> 00:10:23,000
Abigail. Neska xarmagarria, bai.

115
00:10:32,625 --> 00:10:34,125
Gaitasun ezkutuak dituzu.

116
00:10:34,875 --> 00:10:36,125
Esan dizut,

117
00:10:36,625 --> 00:10:39,208
honetan lan egin nuen 15 urterekin.

118
00:10:41,041 --> 00:10:42,208
Catforden?

119
00:10:42,791 --> 00:10:44,541
- Fulhamen.
- A, bai?

120
00:10:45,375 --> 00:10:46,791
Jakina baietz.

121
00:10:59,458 --> 00:11:01,000
Sebastian ondo ikusten duzu?

122
00:11:01,833 --> 00:11:02,791
Zergatik ez?

123
00:11:02,791 --> 00:11:06,041
Nahikoa leku eman al diogu, tira...

124
00:11:06,041 --> 00:11:08,208
- Zertarako?
- Bere burua adieraz dezan.

125
00:11:08,208 --> 00:11:10,583
Sebastianek behar duen guztia du.

126
00:11:11,291 --> 00:11:15,250
Horren harira, Xbox berria
aurre-eskatu dut bere urtebetetzerako.

127
00:11:15,250 --> 00:11:16,875
Zer du ba orain duenak?

128
00:12:20,375 --> 00:12:22,208
Ez duzu estali beharrik.

129
00:12:23,291 --> 00:12:24,583
Badakit.

130
00:12:26,041 --> 00:12:28,416
Lehen eramaten zenuen bezala maite nuen.

131
00:12:29,583 --> 00:12:31,958
Milesker zure iritzia adierazteagatik.

132
00:12:34,375 --> 00:12:36,208
Tira, ulertu didazu.

133
00:12:36,208 --> 00:12:38,291
Mantenu kontua da, besterik ez.

134
00:12:41,041 --> 00:12:42,708
Joan gaitezen lotara.

135
00:12:45,041 --> 00:12:46,291
Ni berehala noa.

136
00:14:28,416 --> 00:14:31,125
Sebas, ispiluetan pintatu duzu?

137
00:14:31,125 --> 00:14:32,958
Zer? Ez ba.

138
00:14:43,291 --> 00:14:45,333
ESKOLA PRIBATUA

139
00:14:55,708 --> 00:14:56,708
Kontuz ibili!

140
00:15:14,250 --> 00:15:15,583
Egun on, Williams andrea.

141
00:15:19,666 --> 00:15:22,625
Castle Combe Institutuak, berriz ere,

142
00:15:22,625 --> 00:15:26,291
herrialde osoko
beste eskola pribatuak gainditu ditu.

143
00:15:26,291 --> 00:15:28,541
Eta bosgarren urtez jarraian,

144
00:15:28,541 --> 00:15:32,250
Williams andreak, gure zuzendariorde
eta Teologiako irakasleak,

145
00:15:32,250 --> 00:15:37,750
denok gainditu gaitu. Bikain gehien
atera dituzten ikasleak izan baititu.

146
00:15:39,333 --> 00:15:42,166
Gomendiozko gutuna
oraindik aurkeztu ez izan arren.

147
00:15:42,708 --> 00:15:46,250
Beste medaila bat onartuko nuke,
baina horman ez dut lekurik.

148
00:15:48,041 --> 00:15:49,458
Gelara, orain.

149
00:15:49,458 --> 00:15:51,583
Ez geratu pasilloan.

150
00:15:54,416 --> 00:15:55,416
Orain, esan dut.

151
00:15:56,583 --> 00:16:00,750
Ea, neskak.
Argazki saiorik ez. Gelara, orain!

152
00:16:01,958 --> 00:16:03,166
Mugi.

153
00:16:25,500 --> 00:16:27,583
Sebas. Sebastian!

154
00:16:35,291 --> 00:16:37,208
- Zer?
- Nola "zer"?

155
00:16:37,750 --> 00:16:40,291
- Gelan egon behar zenuke.
- Bai, banoa.

156
00:16:40,291 --> 00:16:42,916
Segi, ba, ezezagunekin
hizketan ibili beharrean.

157
00:16:42,916 --> 00:16:44,083
Ezezagunak?

158
00:16:51,416 --> 00:16:53,916
- Mugikorra gainean daramazu?
- Agian.

159
00:16:54,500 --> 00:16:57,166
Eraman zurekin, badaezpada.

160
00:17:13,625 --> 00:17:15,791
Eta orain, ahotsez.

161
00:17:19,875 --> 00:17:21,750
Hori da, oso ongi.

162
00:18:25,458 --> 00:18:26,625
Nork eman dizu?

163
00:18:29,541 --> 00:18:31,083
- Non dago?
- Nor?

164
00:18:31,083 --> 00:18:33,875
Benetan? Ez ibili jolasean nirekin.

165
00:18:33,875 --> 00:18:36,375
- Nik erosi ditut.
- Ez ni ergeltzat hartu.

166
00:18:36,375 --> 00:18:39,041
Kanporatu zaituzket, gazte. Ez ahaztu.

167
00:18:39,041 --> 00:18:40,916
Zure ama eta zuzendaria naiz.

168
00:18:40,916 --> 00:18:43,166
- Zuzendariordea.
- Barrura, orain.

169
00:18:44,541 --> 00:18:45,958
Geroago hitz egingo dugu.

170
00:19:00,250 --> 00:19:02,666
- Eta zure neba?
- Asteartea da.

171
00:19:02,666 --> 00:19:04,541
- Eta?
- Saskibaloia.

172
00:19:05,708 --> 00:19:07,625
Bai, jakina. Saskibaloia.

173
00:19:24,833 --> 00:19:25,750
Ama, kontuz!

174
00:19:45,958 --> 00:19:47,541
- Hemen da.
- Zer?

175
00:19:47,541 --> 00:19:48,791
Emilyren etxea.

176
00:19:51,625 --> 00:19:52,750
Ondo zaude?

177
00:19:52,750 --> 00:19:54,166
Ondo nago, bai.

178
00:19:54,916 --> 00:19:57,083
- Gero arte.
- Jessiek eramango zaitu gero?

179
00:19:57,083 --> 00:20:00,083
Baietz, ama. Maite zaitut. Agur!

180
00:20:00,625 --> 00:20:01,916
Maite zaitut. Agur!

181
00:20:11,375 --> 00:20:12,791
Kaixo, zer moduz?

182
00:20:12,791 --> 00:20:15,541
- Kaixo. Barkatu berandu etortzeagatik.
- Ez kezkatu.

183
00:20:15,541 --> 00:20:18,208
- Barry ilea apaintzen zebilen.
- Oso barregarria.

184
00:20:20,375 --> 00:20:22,708
<i>Ene, ongailuak! Gozo-gozoa, benetan.</i>

185
00:20:22,708 --> 00:20:24,541
Ez dakit nola egiten duzun.

186
00:20:24,541 --> 00:20:26,791
Barry nire oilaskoaz beti kexaka dabil.

187
00:20:26,791 --> 00:20:29,125
- A, bai?
- Irakatsi behar didazu.

188
00:20:29,125 --> 00:20:31,708
Zure nahasketaren bat
erakutsi beharko didazu.

189
00:20:31,708 --> 00:20:33,791
- Elkar afaldu genezake.
- Jakina.

190
00:20:37,041 --> 00:20:38,041
Goazen.

191
00:20:38,958 --> 00:20:40,458
Librepentsalaria da.

192
00:20:40,458 --> 00:20:44,416
Hedabide tradizionalak aipatzeko
beldur diren gaiak jorratu ditu.

193
00:20:44,416 --> 00:20:45,750
Muinean jo du.

194
00:20:46,375 --> 00:20:47,791
"Zurien ihesa".

195
00:20:47,791 --> 00:20:50,125
Horrela deitu zuen podcastean.

196
00:20:51,750 --> 00:20:53,750
- Zer da hori?
- Alda dezagun gaiaz.

197
00:20:53,750 --> 00:20:57,583
Norbanako zuriek hiriguneetatik
aldirietara ihes egitean datza.

198
00:20:57,583 --> 00:21:00,000
- Ihesean, zer ba?
- Ezjakinak direlako.

199
00:21:00,000 --> 00:21:01,750
Ez du horrekin zerikusirik.

200
00:21:04,625 --> 00:21:06,458
Zer da hori? Kanpoan.

201
00:21:06,458 --> 00:21:08,208
- Maitea?
- Kanpoan dago.

202
00:21:08,208 --> 00:21:09,583
Ez dut ezer ikusten.

203
00:21:11,333 --> 00:21:13,625
Hurbiltzen ari da. Ez duzue ikusten?

204
00:21:13,625 --> 00:21:15,458
- Zer?
- Norbait hurbiltzen ari da!

205
00:21:24,041 --> 00:21:25,041
Kaixo.

206
00:21:25,541 --> 00:21:26,666
- Kaixo.
- Aupa!

207
00:21:26,666 --> 00:21:29,458
Hara! Maite dut orrazkera berri hori.

208
00:21:29,458 --> 00:21:31,666
Zera da, oso...

209
00:21:31,666 --> 00:21:32,875
Etnikoa.

210
00:21:32,875 --> 00:21:34,333
- Benetan, Barry?
- Zer?

211
00:21:34,333 --> 00:21:35,666
Ondo gelditzen zaizu.

212
00:21:36,291 --> 00:21:37,875
Ez duzu uste, Neve?

213
00:21:39,958 --> 00:21:41,833
Bai.

214
00:21:43,583 --> 00:21:44,958
Nork egin dizu?

215
00:21:46,125 --> 00:21:47,125
Emily.

216
00:21:47,625 --> 00:21:49,958
- Eta zure neba?
- Saskibaloian.

217
00:21:50,666 --> 00:21:53,125
Ea, joateko ordua da. Gau ederra izan da.

218
00:21:53,125 --> 00:21:55,125
Ez dugu zuen abegi onaz abusatu nahi.

219
00:21:55,125 --> 00:21:56,291
Zoaz ohera.

220
00:21:58,833 --> 00:21:59,875
Gabon, laztana.

221
00:21:59,875 --> 00:22:01,083
Gabon.

222
00:22:03,583 --> 00:22:04,666
Milesker etortzeagatik.

223
00:22:11,708 --> 00:22:13,666
Zer ordutan amaitzen da saskibaloia?

224
00:22:16,375 --> 00:22:19,416
Saskibaloira joan da.
Partidu bikaina, antza.

225
00:22:19,958 --> 00:22:22,583
Besteak afaltzera joan dira
garaipena ospatzeko,

226
00:22:22,583 --> 00:22:24,250
baina Sebastian ez.

227
00:22:24,750 --> 00:22:25,791
Noiz izan da hau?

228
00:22:26,750 --> 00:22:27,750
Duela hiru ordu.

229
00:22:28,833 --> 00:22:29,833
Ikusten?

230
00:22:30,333 --> 00:22:34,125
Mindu nahi gaituzte. Indarkeria
gure kontra gauzatzeko prest daude.

231
00:22:34,750 --> 00:22:39,625
Nork mindu nahi gaitu?
Baina, zer demontre duzu gaur?

232
00:22:39,625 --> 00:22:41,083
Neve, lasai zaitez.

233
00:22:41,083 --> 00:22:42,958
Adinean dago.

234
00:22:42,958 --> 00:22:47,208
Mutikoa neska batekin geratu da
partidu on baten ostean, isilpean.

235
00:22:47,208 --> 00:22:50,250
Ezta, Ian? Ez du inork zapuztea nahi.

236
00:22:50,250 --> 00:22:52,416
Bai. Bai, hori izango da.

237
00:22:53,000 --> 00:22:56,125
Tira, herritik
beste buelta bat ematera noa.

238
00:22:56,625 --> 00:22:59,250
- Ziur nago agertuko dela.
- Milesker, Ken.

239
00:22:59,250 --> 00:23:01,583
<i>...pozten naiz etxalde berritu hau,</i>

240
00:23:01,583 --> 00:23:04,541
<i>Santa Maria de Nieva herritik
hamar minutura,</i>

241
00:23:04,541 --> 00:23:06,375
<i>oraindik salgai egoteaz.</i>

242
00:23:06,375 --> 00:23:09,541
<i>Tira, zuk txalet bat eskatu zenidan,</i>

243
00:23:09,541 --> 00:23:12,666
<i>eta bailaratik hamar minutu igo ondoren,</i>

244
00:23:13,166 --> 00:23:14,583
<i>txalet bat aurkitu dugu.</i>

245
00:23:14,583 --> 00:23:16,583
Non arraio zinen?

246
00:23:16,583 --> 00:23:18,500
- Kalean.
- Kalean?

247
00:23:19,083 --> 00:23:22,208
Kalean? Ez diguzu ez deitu, ez idatzi.

248
00:23:22,208 --> 00:23:23,875
Oso kezkatuta geunden!

249
00:23:23,875 --> 00:23:27,125
Itzuli naiz. Beraz, lasai, txo.

250
00:23:27,708 --> 00:23:28,708
Txo?

251
00:23:33,416 --> 00:23:34,916
Ama, erotu al zara?

252
00:23:36,333 --> 00:23:37,625
Neve!

253
00:23:39,666 --> 00:23:41,041
Zure gelara, orain!

254
00:23:41,041 --> 00:23:42,250
Zer ostia?

255
00:24:52,541 --> 00:24:56,458
<i>Zorionak beti...</i>

256
00:25:37,708 --> 00:25:38,916
<i>Abisu bat, bai.</i>

257
00:25:38,916 --> 00:25:40,916
Hobe kaleratzen baduzu, jakina.

258
00:25:42,708 --> 00:25:43,875
Bai, kalera ezazu.

259
00:25:45,916 --> 00:25:47,958
Sebastiani zigarroa ematen ikusi duzu?

260
00:25:47,958 --> 00:25:49,125
Bai.

261
00:25:51,333 --> 00:25:52,916
Nondik atera ditu bestela?

262
00:25:52,916 --> 00:25:55,250
Esan nahi dudana da

263
00:25:55,250 --> 00:25:58,083
ea bide hura hartzea aproposena den.

264
00:25:58,083 --> 00:26:01,500
Agian adieraz dezake, ni...
Bueno, gu zera ari garela...

265
00:26:05,166 --> 00:26:06,875
Zer? Bota, gizona!

266
00:26:07,458 --> 00:26:08,375
Diskriminatzen.

267
00:26:11,625 --> 00:26:12,541
Hara, bai.

268
00:26:14,541 --> 00:26:17,125
Ohartarazpen bat
oraingoz nahikoa izango da.

269
00:26:20,791 --> 00:26:26,000
<i>Ez arnasestu honek iragarrita,</i>

270
00:26:26,000 --> 00:26:29,166
<i>ez ene bihotz hotzak antzemanda,</i>

271
00:26:29,166 --> 00:26:32,250
<i>ezta bekoki hezeak ere.</i>

272
00:26:33,041 --> 00:26:36,875
Ongi, badakizue prozedura.
Ez larritu. Mary, zoaz lehenengo.

273
00:26:37,666 --> 00:26:39,250
Hori da, azkar.

274
00:26:39,791 --> 00:26:42,291
Azkar, hartu zuen gauzak.

275
00:26:42,291 --> 00:26:43,375
Hori da.

276
00:26:44,041 --> 00:26:47,708
Ilara mantendu. Goazen kanpora, azkar.

277
00:26:49,416 --> 00:26:51,541
Ilara bakarra!

278
00:26:55,541 --> 00:26:58,083
Segi zuek, ikastetxetik atera arte.

279
00:26:58,083 --> 00:26:59,916
Komunak begiratzera noa.

280
00:26:59,916 --> 00:27:01,208
Mary, segi.

281
00:28:04,666 --> 00:28:05,666
Kaixo?

282
00:28:24,333 --> 00:28:26,000
Kaleratu nahi ninduzun.

283
00:28:27,791 --> 00:28:28,791
Ez.

284
00:28:29,583 --> 00:28:32,416
- Ez nauzu hemen nahi?
- Mesedez, ez da uste duzuna.

285
00:28:33,291 --> 00:28:34,500
Ezabatu ninduzun.

286
00:28:35,500 --> 00:28:36,708
Bai ni, bai Dione.

287
00:28:37,416 --> 00:28:40,125
Ezabatu gintuzun!
Hilda zeudela uste genuen!

288
00:28:40,125 --> 00:28:42,791
Nik ez! Ni ez naiz bera!

289
00:29:16,666 --> 00:29:19,458
Hau poza zuek ikustea.
Milesker etortzeagatik.

290
00:29:21,625 --> 00:29:23,666
Sonia, Jessie!

291
00:29:25,291 --> 00:29:28,083
Milesker, eskertzen dizuet etorri izana.

292
00:29:28,083 --> 00:29:30,125
Jakina. Atsegin handiz.

293
00:29:30,125 --> 00:29:32,291
- Kaixo, maitea.
- Diskurtsorako prest?

294
00:29:32,291 --> 00:29:34,041
Bai, bi minutu.

295
00:29:34,041 --> 00:29:36,083
- Dena ondo?
- Bai. Zorte on.

296
00:29:37,541 --> 00:29:40,250
- Kaixo! Itxura ederra duzue.
- Kaixo.

297
00:29:40,250 --> 00:29:42,333
- Festa zoragarria.
- Milesker.

298
00:29:42,333 --> 00:29:44,458
- Pasteltxoak itxura aparta dute.
- Milesker.

299
00:29:46,833 --> 00:29:48,083
Milesker etortzeagatik.

300
00:30:03,208 --> 00:30:04,583
Probatzen. Bat, bi. Bat, bi.

301
00:30:08,750 --> 00:30:10,750
Ongi etorri gure etxera.

302
00:30:11,750 --> 00:30:16,291
Eskerrik asko bihotz-bihotzez
zuen ekarpen eskuzabalengatik.

303
00:30:16,916 --> 00:30:21,125
Gaur, gure denbora zorte gutxiago
dutenen alde eskainiko dugu,

304
00:30:22,083 --> 00:30:24,916
lur elkorretan hazi direnen alde,

305
00:30:25,416 --> 00:30:29,166
non oinarrizko premiak asetzea
berebiziko borroka bihurtzen da.

306
00:30:30,166 --> 00:30:32,791
Bertan, begi
edo belarri infekzio huts batek

307
00:30:32,791 --> 00:30:35,666
itsumena eta gorreria eragin dezake.

308
00:30:35,666 --> 00:30:38,791
Antibiotiko bidezko
tratamendu soil batek, berriz,

309
00:30:38,791 --> 00:30:43,291
haurtxo horri egunsentiz jositako
bizitza bat eskainiko lioke,

310
00:30:43,291 --> 00:30:45,333
baita txorien kantuez betetako

311
00:30:47,125 --> 00:30:48,250
goizak.

312
00:30:55,541 --> 00:30:58,791
Dohakabe hauen goraipamen gisa,

313
00:30:59,416 --> 00:31:04,833
gure abesbatzak <i>Geroncioren ametsa</i>
zeinu hizkuntzan interpretatuko du.

314
00:31:06,000 --> 00:31:08,375
Gizon hil baten arimaren bidaia.

315
00:31:11,125 --> 00:31:12,375
Hasi nahi duzuenean.

316
00:31:41,458 --> 00:31:46,666
<i>Jesus, Maria! Heriotza gertu dut.</i>

317
00:31:46,666 --> 00:31:50,291
<i>Deitu egin nauzu.</i>

318
00:31:50,291 --> 00:31:52,041
<i>Orain badakit.</i>

319
00:31:52,041 --> 00:31:57,208
<i>Jesus, Maria! Heriotza gertu dut.</i>

320
00:31:57,208 --> 00:32:00,750
<i>Deitu egin nauzu.</i>

321
00:32:00,750 --> 00:32:02,500
<i>Eta orain badakit.</i>

322
00:32:02,500 --> 00:32:08,125
<i>Ez arnasestu honek iragarrita,</i>

323
00:32:08,125 --> 00:32:11,208
<i>ez ene bihotz hotzak antzemanda,</i>

324
00:32:11,208 --> 00:32:14,250
<i>ezta bekoki hezeak ere.</i>

325
00:32:14,250 --> 00:32:19,333
<i>Jesus, erruki zaitez nitaz!</i>

326
00:33:00,708 --> 00:33:03,458
Nork gonbidatu zaituzte?

327
00:33:03,458 --> 00:33:06,541
Zer motatako joko maltzur
eta zikina da hau?

328
00:33:10,583 --> 00:33:15,291
Bat-batean agertu
eta giroa kutsatzen duzue.

329
00:33:15,291 --> 00:33:17,125
- Gelditu, ama.
- Neve, utzi...

330
00:33:17,125 --> 00:33:18,166
Ez!

331
00:33:18,166 --> 00:33:21,875
Ez, ez dugu
zuen joko maltzurrera gehiago jolastuko.

332
00:33:22,833 --> 00:33:24,666
- Zuen asmoak argiak dira.
- Ama.

333
00:33:24,666 --> 00:33:26,250
Ez dugu jasango...

334
00:33:26,250 --> 00:33:27,416
Ama!

335
00:34:08,125 --> 00:34:15,000
BOST EGUN LEHENGO

336
00:34:31,958 --> 00:34:33,666
- Bidaia ona izan.
- Milesker.

337
00:34:43,125 --> 00:34:44,125
Kaixo.

338
00:34:45,125 --> 00:34:48,125
Kaixo, zertan lagun zaitzaket?

339
00:34:48,125 --> 00:34:49,666
Gela bat, mesedez.

340
00:34:52,625 --> 00:34:54,541
Oraindik nire lehen pelutxea daukat.

341
00:34:55,666 --> 00:34:57,958
Bi lagunentzako, librerik baduzu. Mesedez.

342
00:35:00,791 --> 00:35:02,291
Zenbat denbora geratuko zarete?

343
00:35:03,750 --> 00:35:04,583
Aste bat.

344
00:35:31,416 --> 00:35:33,833
Lisatu beharko duzu itxura ona izateko.

345
00:35:34,541 --> 00:35:35,916
Ez izan itxaropen ustelik.

346
00:35:37,625 --> 00:35:40,833
<i>Maritxuk ez du etxeko lanik aurkitzen...</i>

347
00:35:40,833 --> 00:35:43,208
- Zer ikusten ari dun?
- Ezer ez.

348
00:35:43,208 --> 00:35:45,208
<i>...lana murrizteko hamaika gailu baititu.</i>

349
00:35:45,708 --> 00:35:47,208
<i>Senarra barne.</i>

350
00:35:48,166 --> 00:35:50,500
Zerbait ekarri behar genuen.

351
00:35:51,833 --> 00:35:54,291
Ekarri diagu: gu geu.

352
00:35:57,458 --> 00:35:58,500
<i>Laztana!</i>

353
00:36:05,375 --> 00:36:07,583
Biharko eguna iristeko irrikan nago.

354
00:36:11,041 --> 00:36:12,250
Ezin dut itxaron.

355
00:36:21,166 --> 00:36:23,500
<i>Hara! Hansel, begira!</i>

356
00:36:23,500 --> 00:36:24,708
<i>O! Zer da?</i>

357
00:36:25,583 --> 00:36:27,791
<i>Zer polita!</i>

358
00:36:27,791 --> 00:36:29,250
<i>Goazen gertutik ikustera.</i>

359
00:36:30,375 --> 00:36:31,708
<i>Goxokiak dirudite!</i>

360
00:36:31,708 --> 00:36:33,833
<i>- Apur bat jango dut.
- Nik ere bai.</i>

361
00:36:34,541 --> 00:36:38,291
<i>Hara, hara! Kaixo, umeak.</i>

362
00:36:39,750 --> 00:36:41,875
<i>Ongi etorri nire etxera.</i>

363
00:36:56,250 --> 00:36:57,416
Horiek dira?

364
00:36:59,541 --> 00:37:01,833
CASTLE COMBEKO GUY FAWKES GAUA

365
00:37:01,833 --> 00:37:03,166
Gure familia duk.

366
00:37:03,166 --> 00:37:05,708
WILTSHIRE KONDERRIKO JAIRIK DISTIRATSUENA

367
00:37:11,833 --> 00:37:13,708
Laguntzeko soilik ez.

368
00:37:13,708 --> 00:37:16,041
Baita hemen igarotako urteak
ospatzeko ere.

369
00:37:16,708 --> 00:37:18,250
Graduazio moduko bat.

370
00:37:18,875 --> 00:37:20,750
Eta sukalde berria erakusteko.

371
00:37:20,750 --> 00:37:22,375
Hori ere bai, jakina.

372
00:37:28,166 --> 00:37:29,333
BROTHERLY COVER ASEGURUAK

373
00:37:29,333 --> 00:37:31,500
<i>Baduzu lanbide-esperientziarik?</i>

374
00:37:32,375 --> 00:37:34,708
Aspaldi ez naiz Londresera joan.

375
00:37:38,208 --> 00:37:39,958
Nire tribua aurkitu duzu.

376
00:37:41,750 --> 00:37:44,125
Tribua. Bai bitxia.

377
00:37:47,708 --> 00:37:50,875
Nire emaztea gogorarazten didazu.

378
00:37:52,875 --> 00:37:53,708
Sudur berbera.

379
00:37:56,291 --> 00:37:57,916
<i>Historia handiko ikastetxea da hau.</i>

380
00:37:58,500 --> 00:38:00,625
Viktoria erreginak eraikia.

381
00:38:00,625 --> 00:38:04,208
Ederki. Atzerrian antzinako
eraikinetan lan egin dut.

382
00:38:05,333 --> 00:38:06,541
Urrun bidaiatu duzu?

383
00:38:06,541 --> 00:38:08,041
Asko mugitu naiz.

384
00:38:09,125 --> 00:38:11,000
Danimarka, Brusela,

385
00:38:11,958 --> 00:38:13,291
Liverpool.

386
00:38:13,875 --> 00:38:16,416
A, bai? Zalea zara?

387
00:38:18,041 --> 00:38:20,375
Nire egunik onenak
Kop harmailan igaro ditut,

388
00:38:20,375 --> 00:38:23,166
20,000 lagun kantari
baloia xurgatuz atean sartu arte.

389
00:38:25,875 --> 00:38:26,875
Bai horixe.

390
00:38:27,416 --> 00:38:31,041
Axola duen kolore bakarra.
Hara, taldearen kolorea.

391
00:38:31,791 --> 00:38:32,791
Bai, ba, arrazoia.

392
00:38:33,875 --> 00:38:35,583
BETTY'S IZOZKI-DENDA

393
00:39:05,166 --> 00:39:06,250
Kaixo.

394
00:39:06,250 --> 00:39:08,250
Ianen alaba?

395
00:39:08,916 --> 00:39:10,708
Bai, nola...?

396
00:39:10,708 --> 00:39:12,000
Argazkia ikusi dut.

397
00:39:12,000 --> 00:39:15,500
Dendan. Han ari naiz lanean
neure burua kokatu arte.

398
00:39:16,125 --> 00:39:17,125
Ongi.

399
00:39:17,625 --> 00:39:19,791
Aseguruak, oso mundu erakargarria.

400
00:39:21,291 --> 00:39:23,916
- Aitak hori uste du.
- Orrazkera polita.

401
00:39:24,791 --> 00:39:26,125
- Bai?
- Bai, ba.

402
00:39:26,125 --> 00:39:28,166
Batzuetan horrela apaintzen dut.

403
00:39:28,958 --> 00:39:31,166
Mutilak erotu egiten dira!

404
00:39:32,625 --> 00:39:36,541
Itzel. Tira, oraindik
hobetu behar dut, baina bai.

405
00:39:37,583 --> 00:39:38,500
Zurea ere itzela da.

406
00:39:39,375 --> 00:39:40,375
Koko-olioa.

407
00:39:42,083 --> 00:39:43,458
Noizbait geratu behar gara.

408
00:39:44,041 --> 00:39:45,416
- Aholkuak trukatu.
- Noski.

409
00:39:46,000 --> 00:39:47,000
Itzel.

410
00:39:47,750 --> 00:39:49,875
Facebookera idatziko dizut. Ezizenik bai?

411
00:39:51,291 --> 00:39:54,541
Ez ba, Mary Williams besterik ez.

412
00:39:54,541 --> 00:39:57,708
Eta traola amaieran.
Hori ezizentzat baduzu, tira.

413
00:40:02,583 --> 00:40:04,541
Abigail dut izena.

414
00:40:07,041 --> 00:40:10,000
Baina Abi deituidazu.

415
00:40:19,291 --> 00:40:20,291
Ikusi arte.

416
00:40:42,416 --> 00:40:43,791
<i>Ile asko dut...</i>

417
00:40:43,791 --> 00:40:45,875
Isuna, aparkalekuan. Hori da, bai.

418
00:40:47,708 --> 00:40:50,125
Zein helbidean jasoko dut?

419
00:40:51,083 --> 00:40:54,416
Autoa emaztearekin partekatzen dut
eta duela gutxi utzi dugu.

420
00:40:56,375 --> 00:40:57,250
Eskerrik asko.

421
00:40:58,500 --> 00:41:00,208
Ohiko helbidea, beraz.

422
00:41:00,833 --> 00:41:03,208
Isuna apurtuko dut, ba. Primeran.

423
00:41:11,125 --> 00:41:12,291
Helbidea lortu diat.

424
00:41:12,791 --> 00:41:15,291
- Ez dit onartu.
- Pazientzia, neska.

425
00:41:15,291 --> 00:41:18,125
Eskaera onartu arte
ezin ditut bere argazkiak ikusi.

426
00:41:19,833 --> 00:41:20,833
Lagunak gara!

427
00:41:22,333 --> 00:41:25,041
Ez ahaztu zertarako etorri gintuan. Argi?

428
00:41:27,833 --> 00:41:29,166
- Gaiztoa zara.
- Zer?

429
00:41:29,166 --> 00:41:30,500
Gaiztoa zarela!

430
00:41:35,958 --> 00:41:38,041
Amandak eta biok tea hartu dugu, eta...

431
00:41:38,041 --> 00:41:39,208
{\an8}BIHAR GERATU NAHI?

432
00:41:39,208 --> 00:41:40,958
Mahaian mugikorrik ez, Mary.

433
00:41:41,875 --> 00:41:47,416
XARMA BELTZA

434
00:43:04,625 --> 00:43:05,666
Non da amatxo?

435
00:43:05,666 --> 00:43:08,000
- Berarekin amestu dut.
- Hoa antzarak ferratzera.

436
00:43:09,416 --> 00:43:11,708
Deitu gizontzeko garaia
iristen zaizunean, frikia.

437
00:43:21,458 --> 00:43:24,041
- Gelara, orain!
- Urde zerriak.

438
00:43:27,333 --> 00:43:28,875
Zakarrez josita hago hau, e?

439
00:43:29,750 --> 00:43:31,458
Bai, zakarrak.

440
00:43:33,583 --> 00:43:35,583
Ezberdina izatearen ondorioak.

441
00:43:35,583 --> 00:43:36,666
Sebas.

442
00:43:37,166 --> 00:43:38,041
Sebastian!

443
00:43:40,916 --> 00:43:43,291
Latza duk ama zuzendariordea denean.

444
00:43:47,166 --> 00:43:49,166
- Marvin.
- Sebastian.

445
00:43:49,666 --> 00:43:51,666
Gero ikusiko diagu elkar, Sebas.

446
00:43:53,041 --> 00:43:54,041
Noski, txo.

447
00:44:10,458 --> 00:44:12,333
Aizak, ez onartu hi horrela tratatzea.

448
00:44:17,125 --> 00:44:18,166
Hementxe, ongi.

449
00:44:20,250 --> 00:44:21,250
Baduk surik?

450
00:44:23,166 --> 00:44:25,000
- Ez nian uste...
- Broma duk.

451
00:44:25,833 --> 00:44:26,666
Noski, bai.

452
00:44:27,833 --> 00:44:30,708
Denak zuriak dituk orain, apaindurarik ez.

453
00:44:32,083 --> 00:44:34,583
Horrek geldituko gaitukelakoan, e?

454
00:44:35,916 --> 00:44:36,750
Ez horixe.

455
00:44:51,208 --> 00:44:53,750
Beherago, txo. Ikusi eta ikasi.

456
00:45:13,000 --> 00:45:14,083
Hire txanda.

457
00:45:29,583 --> 00:45:31,541
Bai, hori duk.

458
00:45:32,041 --> 00:45:33,291
Gizondu haiz.

459
00:45:44,666 --> 00:45:45,916
Nork eman dizu?

460
00:45:48,750 --> 00:45:50,291
- Non dago?
- Nor?

461
00:45:50,291 --> 00:45:53,291
Benetan? Ez ibili jolasean nirekin.

462
00:45:53,291 --> 00:45:55,916
- Nik erosi ditut.
- Ez ni ergeltzat hartu.

463
00:46:01,625 --> 00:46:03,541
Brotherly Cover, zertan lagun zaitzaket?

464
00:46:06,750 --> 00:46:07,750
Ongi.

465
00:46:09,916 --> 00:46:10,916
Bai.

466
00:46:14,541 --> 00:46:16,208
Erabat moztuta?

467
00:46:38,166 --> 00:46:40,750
- Gero arte.
- Jessiek eramango zaitu gero?

468
00:46:40,750 --> 00:46:42,041
Baietz, ama.

469
00:46:42,041 --> 00:46:44,291
- Maite zaitut. Agur!
- Agur.

470
00:47:06,791 --> 00:47:08,333
- Kaixo.
- Zer moduz?

471
00:47:08,333 --> 00:47:09,750
Ongi. Eta zu?

472
00:47:10,541 --> 00:47:13,541
Ongi, bai. Zu ikusteko irrikan.

473
00:47:32,666 --> 00:47:33,916
ETXEKOAK - KANPOKOAK

474
00:48:06,958 --> 00:48:08,458
Buruak klik egin zidak.

475
00:48:09,500 --> 00:48:11,458
Ondo jokatu duk, txo.

476
00:48:11,458 --> 00:48:12,625
Milesker, txo.

477
00:48:13,291 --> 00:48:15,125
Txistu egin dukenean, mundiala!

478
00:48:15,125 --> 00:48:17,125
Zer, txirririk? Petak.

479
00:48:22,166 --> 00:48:24,916
Beti zagok lehen aldi bat.
Horrek ez duk txarrik.

480
00:48:27,250 --> 00:48:28,291
Ea, tokiren bat.

481
00:48:43,333 --> 00:48:44,708
Benetan...

482
00:48:47,125 --> 00:48:49,583
<i>Alizia herrialde miresgarrian</i> gaude, tia.

483
00:48:50,166 --> 00:48:52,208
Ea zer dugun hemen.

484
00:48:52,208 --> 00:48:55,166
Hartu nahi duzuna eta probatu.

485
00:48:56,000 --> 00:48:57,916
Festa, bai!

486
00:49:03,500 --> 00:49:06,000
Begira pasteltxo hauek...

487
00:49:07,000 --> 00:49:09,166
tea hartzen duten andereñoak gara.

488
00:49:11,500 --> 00:49:13,333
Erdi zorabiatuta nago, tia.

489
00:49:16,916 --> 00:49:18,125
Soineko horia.

490
00:49:18,791 --> 00:49:20,000
Versace.

491
00:49:21,208 --> 00:49:24,041
- Ikustekoa egongo zara.
- Dantzaldirako jantziko dut.

492
00:49:24,583 --> 00:49:27,333
Dantzaldia? Filmetan bezala?

493
00:49:27,333 --> 00:49:30,000
Bai, inoiz ez zara batean izan?

494
00:49:30,000 --> 00:49:31,083
Nik...

495
00:49:32,250 --> 00:49:34,333
- Guk ez dugu...
- Amak festa bat ospatuko du.

496
00:49:34,333 --> 00:49:35,833
Etorri beharko zenuke.

497
00:49:36,333 --> 00:49:40,125
Giro fazati hutsa, baina janaria
eta edaria barra-barra egongo da.

498
00:49:42,833 --> 00:49:44,250
Hau itzela da.

499
00:49:44,833 --> 00:49:46,291
Zer dion, txo?

500
00:50:06,791 --> 00:50:08,000
Bere kutuna zara.

501
00:50:10,458 --> 00:50:12,500
Ziur asko, beti izan zara kutuna.

502
00:50:12,500 --> 00:50:14,000
- Ezta?
- Ba, ez.

503
00:50:14,000 --> 00:50:15,500
Oheratu, ondo estali

504
00:50:16,041 --> 00:50:18,208
eta lo hartu bitartean abesten dizu?

505
00:50:18,208 --> 00:50:19,250
Zer diozu? Nork?

506
00:50:19,250 --> 00:50:23,416
Eta horrek lasaitzen zaitu
gaiztoak kanpoan firin-faran ibili arren.

507
00:50:24,041 --> 00:50:25,041
Ixo.

508
00:50:27,333 --> 00:50:32,458
Dena agerian gelditzeko irrikan nago.

509
00:50:34,208 --> 00:50:35,916
Ondo zaude, Abi?

510
00:50:35,916 --> 00:50:38,875
Bai. Komunera joan behar dut.

511
00:50:45,958 --> 00:50:47,500
Zerk ekarri dik herrira?

512
00:50:48,291 --> 00:50:50,333
Leku honek kolore pixka bat behar zian.

513
00:50:51,541 --> 00:50:53,833
Bai, ez zagok beste lagun beltzik.

514
00:50:55,625 --> 00:50:58,041
Tira. Ni ere ez nauk...

515
00:50:59,208 --> 00:51:01,125
- Bai.
- Amaren aldetik.

516
00:51:05,125 --> 00:51:06,625
Nik ez nitian gurasoak ezagutu.

517
00:51:18,750 --> 00:51:19,750
Nolakoa dun?

518
00:51:20,541 --> 00:51:21,375
Nor?

519
00:51:22,541 --> 00:51:23,666
Hire ama.

520
00:51:25,208 --> 00:51:28,541
Zuritzat jotzen din heure burua.
Ez din iraganaz hitz egiten.

521
00:51:29,250 --> 00:51:30,375
Zer ostia?

522
00:51:30,375 --> 00:51:32,083
Beltzen gauzak, debekatuta.

523
00:51:45,041 --> 00:51:47,333
Demontre! Belar gogorra, gero.

524
00:51:48,208 --> 00:51:49,333
Non erosi duk?

525
00:51:57,208 --> 00:51:58,916
Eroriz gero, biziko hintzateke?

526
00:52:03,125 --> 00:52:04,708
Ea bizirik irtengo hintzatekeen.

527
00:52:05,750 --> 00:52:06,583
Benga.

528
00:52:07,625 --> 00:52:08,458
Zer?

529
00:52:08,458 --> 00:52:09,708
Hoa begiratzera.

530
00:52:11,750 --> 00:52:14,083
Hurbildu hadi ertzera.

531
00:52:15,625 --> 00:52:17,541
- Zer ba?
- Hik maite hituen matxo plantak!

532
00:52:20,541 --> 00:52:21,625
Altxa hadi.

533
00:52:22,583 --> 00:52:25,000
Hoa ertzetik begiratzera. Orain.

534
00:52:25,875 --> 00:52:26,958
Agindu bat duk.

535
00:53:37,041 --> 00:53:37,916
Ongi.

536
00:53:42,625 --> 00:53:43,666
Hori duk, motel.

537
00:53:44,500 --> 00:53:45,416
Hori duk.

538
00:53:47,458 --> 00:53:48,541
Proba gainditu duk.

539
00:53:52,166 --> 00:53:53,791
Hurrengo mailarako prest?

540
00:54:26,833 --> 00:54:27,833
Kaixo?

541
00:54:49,541 --> 00:54:50,541
Sebas?

542
00:54:56,833 --> 00:54:58,875
Aizak, utziko diok
nire laguna izorratzeari?

543
00:55:02,958 --> 00:55:04,833
Egin ezak, Sebas. Orain!

544
00:55:07,416 --> 00:55:10,916
Zeri begira ari haiz, txo?
Buka ezak behingoz!

545
00:55:41,458 --> 00:55:42,916
Zer gertatu dun hemen?

546
00:55:43,750 --> 00:55:45,250
Ez zaio ezer falta.

547
00:55:46,791 --> 00:55:48,083
Neskak dena dauka.

548
00:55:49,083 --> 00:55:51,791
- Nork?
- Festa bat egin dugu.

549
00:55:52,583 --> 00:55:55,750
Maryk eta biok. Bere kutuna da.

550
00:56:00,833 --> 00:56:02,083
Hona ekarri dun?

551
00:56:03,541 --> 00:56:04,708
Zer gertatzen zain?

552
00:56:04,708 --> 00:56:06,541
- Ez geninan hori adostu.
- Ezer ez!

553
00:56:07,041 --> 00:56:11,000
Ez zait ezer gertatzen.
Nekatuta nago itxurak egiteaz.

554
00:56:29,041 --> 00:56:30,125
Hobe dinagu joatea.

555
00:56:31,958 --> 00:56:33,583
Berehala joan behar geniken.

556
00:56:35,083 --> 00:56:36,166
Ez gaitin nahi.

557
00:56:39,333 --> 00:56:41,166
Ekitaldira gonbidatuta gaude.

558
00:56:43,375 --> 00:56:44,416
Eta?

559
00:56:47,750 --> 00:56:48,750
Eta...

560
00:56:53,000 --> 00:56:54,541
ezin izan nuen dantzaldirik izan.

561
00:57:47,291 --> 00:57:49,208
Hau egin nahi dun, seguru?

562
00:57:53,041 --> 00:57:54,041
Noski.

563
00:57:56,083 --> 00:57:57,208
Poz-pozik nago.

564
00:57:58,166 --> 00:57:59,791
Gauza bat nahi nuen, besterik ez!

565
00:57:59,791 --> 00:58:01,000
Nire dantzaldia.

566
00:58:01,000 --> 00:58:02,500
Eta ez didazu utzi!

567
00:58:02,500 --> 00:58:04,750
Beti zu! Beti zure errua da!

568
00:58:04,750 --> 00:58:07,000
Utzi bakean! Zure errua da.

569
00:58:07,000 --> 00:58:08,875
Ez! Zergatik?

570
00:58:08,875 --> 00:58:12,625
Ezin dut egun bakar bat ere izan!

571
00:58:12,625 --> 00:58:13,916
Askatu!

572
00:58:13,916 --> 00:58:16,000
Egun bakar bat!

573
00:58:16,958 --> 00:58:18,375
Ez!

574
00:58:40,291 --> 00:58:41,208
Egia al da?

575
00:58:50,583 --> 00:58:51,416
Bai.

576
00:58:53,958 --> 00:58:55,416
Ez da zuk uste duzuna.

577
00:58:55,416 --> 00:58:56,750
Zer da ba, Neve?

578
00:58:57,291 --> 00:58:59,833
Badirudi-eta
zure bi ume beltzak agertu direla.

579
00:58:59,833 --> 00:59:01,291
- Ikusten.
- "Ikusten"?

580
00:59:01,958 --> 00:59:03,958
Nire errua balitz bezala.

581
00:59:04,458 --> 00:59:05,791
Azaldu egingo diguzu...

582
00:59:05,791 --> 00:59:09,208
- Zergatik ez zenigun esan?
- Haien aitarekin hazi ziren.

583
00:59:10,208 --> 00:59:11,833
Gizon gaiztoa zen.

584
00:59:13,458 --> 00:59:15,708
Ihes egin behar nuen, beraz...

585
00:59:15,708 --> 00:59:16,791
Alde egin zenuen.

586
00:59:18,500 --> 00:59:21,625
Beraz, bakarrik utzi zenituen.

587
00:59:22,750 --> 00:59:25,333
- Baina, nor zara?
- Ni...

588
00:59:25,333 --> 00:59:28,541
Hau erokeria hutsa da. Kristoren erokeria!

589
00:59:28,541 --> 00:59:31,083
Utziozu azaltzen. Ama, zergatik?

590
00:59:31,083 --> 00:59:32,250
Ez esan gezurrik,

591
00:59:32,250 --> 00:59:35,875
zureak ez diren bi ume beltz
haziko bazenitu bezala, Ian.

592
00:59:35,875 --> 00:59:38,250
- Ez zenidan galdetu.
- Ezta zuk ere.

593
00:59:38,833 --> 00:59:41,000
Ez, ez da bidezkoa.

594
00:59:41,000 --> 00:59:42,625
Egingo nuke. Agian.

595
00:59:42,625 --> 00:59:43,708
Ba, horixe bera.

596
00:59:44,208 --> 00:59:45,583
Horixe bera, Ian.

597
00:59:46,791 --> 00:59:48,125
Bi munduak ez dira nahasten.

598
00:59:49,083 --> 00:59:50,125
Eta nik...

599
00:59:50,625 --> 00:59:52,291
Egin behar nuena egin nuen.

600
00:59:52,791 --> 00:59:55,041
Aitak etengabe egiten dutena.

601
01:00:04,500 --> 01:00:05,541
Zer nahi dute?

602
01:00:06,916 --> 01:00:10,041
Ez dira modu oso konbentzionalean aritu.

603
01:00:14,958 --> 01:00:16,166
Ez zenituen ezagutu?

604
01:00:18,625 --> 01:00:20,208
16 edo 17 urte igaro dira.

605
01:00:20,208 --> 01:00:21,625
Arraioa.

606
01:00:22,583 --> 01:00:24,208
- Kaben zotz!
- Isildu zaitez.

607
01:00:24,208 --> 01:00:25,666
- Aski da.
- Mesedez.

608
01:00:29,750 --> 01:00:31,625
Gauza bat egin behar dut.

609
01:00:33,833 --> 01:00:36,041
Gero dena azalduko dizuet.

610
01:00:47,708 --> 01:00:49,791
Kaixo. Zer nahi duzue?

611
01:00:50,750 --> 01:00:53,125
- Norbaiten zain gaude.
- Ongi.

612
01:00:53,125 --> 01:00:55,666
Hirugarren laguna iristean, abisatu.

613
01:01:37,333 --> 01:01:38,916
Kaixo.

614
01:01:41,125 --> 01:01:42,541
Barkatu, berandu...

615
01:01:46,583 --> 01:01:49,416
Eskatu duzue? Zerbait nahi al duzue?

616
01:01:51,500 --> 01:01:52,333
Eser zaitez.

617
01:02:01,708 --> 01:02:02,708
Milesker.

618
01:02:08,375 --> 01:02:10,583
- Milesker gonbidapena onartzeagatik.
- Kaixo.

619
01:02:10,583 --> 01:02:13,750
Menu bereziak behean dituzue.
Zer edango duzue?

620
01:02:13,750 --> 01:02:14,666
Vodka.

621
01:02:14,666 --> 01:02:15,791
Vod...

622
01:02:17,125 --> 01:02:20,416
- Ez dugu alkoholik saltzen.
- Tea baino ez.

623
01:02:21,333 --> 01:02:22,791
Zer diozue? Terik nahi?

624
01:02:22,791 --> 01:02:23,875
Edozer.

625
01:02:25,125 --> 01:02:26,458
Ederki ba, teontzi bat.

626
01:02:38,000 --> 01:02:38,958
Hara.

627
01:02:39,625 --> 01:02:42,958
Zenbat handitu zareten!
la ezagutu ere ez zaituztet egin.

628
01:02:42,958 --> 01:02:45,916
- Eta zure azentua?
- Beltza izatea gorroto duzu?

629
01:02:45,916 --> 01:02:47,166
Ez.

630
01:02:47,666 --> 01:02:49,041
Nebak hori dio.

631
01:02:49,541 --> 01:02:51,708
Ez, emakume beltza izateaz harro nago.

632
01:02:52,541 --> 01:02:53,416
Oso harro.

633
01:03:01,958 --> 01:03:03,250
Lehenik eta behin,

634
01:03:04,541 --> 01:03:05,958
barkamena eskatu nahi dizuet.

635
01:03:06,583 --> 01:03:08,583
Barkatu hain zakarra izanagatik.

636
01:03:09,375 --> 01:03:10,916
Ez dakit zer gertatu zitzaidan.

637
01:03:11,541 --> 01:03:13,458
Estres handiko egunak izan dira...

638
01:03:13,458 --> 01:03:16,583
Orduan, barkamena eskatu nahi diguzu?

639
01:03:16,583 --> 01:03:18,000
Hori da.

640
01:03:18,000 --> 01:03:19,291
Bai, Dione.

641
01:03:20,250 --> 01:03:21,750
Horretarako etorri naiz.

642
01:03:23,916 --> 01:03:26,375
Ez da bide erraza izan.

643
01:03:27,083 --> 01:03:29,750
Gertatu ziren gauza batzuen ostean...

644
01:03:30,583 --> 01:03:33,041
- ez nuen beste erremediorik...
- Ez zenigun deitu.

645
01:03:35,250 --> 01:03:38,291
Ile-apaindegira zindoazela
esan zenuen, duela 18 urte.

646
01:03:38,291 --> 01:03:42,208
- Zuen aita oso gizon arriskutsua zen.
- Zu zeu ere perfektua ez zinen.

647
01:03:42,208 --> 01:03:46,583
Ez dakit ondo oroitzen zareten,
Coldharbour kalean bizi ginenean?

648
01:03:46,583 --> 01:03:48,291
- Galdera tranpa bat da?
- Ez, ni...

649
01:03:48,291 --> 01:03:51,750
Zergatik? Zergatik
ez gintuzun zurekin eraman?

650
01:03:51,750 --> 01:03:54,208
Izebarekin utzi zintuzten.

651
01:03:54,208 --> 01:03:56,791
Abandonatu gintuen.
Izebak ez gintuen nahi.

652
01:03:56,791 --> 01:04:01,333
Kontuz, tea bero-bero dago.
Ez zaitezte erre, kontuz ibili.

653
01:04:01,333 --> 01:04:02,916
Hoa haizea hartzera!

654
01:04:04,750 --> 01:04:05,750
Noski.

655
01:04:20,041 --> 01:04:21,166
Arrazoi duzue.

656
01:04:22,500 --> 01:04:23,875
Onartezina da.

657
01:04:24,458 --> 01:04:27,208
Idatzi behar nuen. Deitu behar nuen.

658
01:04:27,708 --> 01:04:29,541
Gauza asko gaizki egin nituen.

659
01:04:30,041 --> 01:04:32,041
Zer iritzi izango duzue nitaz?

660
01:04:32,541 --> 01:04:34,625
Neuk ere oraindik ez dut guztiz ulertu.

661
01:04:34,625 --> 01:04:36,541
Zurekin biziko gara?

662
01:04:38,208 --> 01:04:39,500
Etxe handi horretan?

663
01:04:40,541 --> 01:04:41,541
Ba...

664
01:04:42,625 --> 01:04:44,583
Oso galdera garrantzitsua, bai.

665
01:04:45,541 --> 01:04:48,541
Gauzak nola konpondu ote ditzakedan
pentsatzen aritu naiz.

666
01:04:50,291 --> 01:04:52,875
Eta iruditzen zait, oraintxe bertan,

667
01:04:52,875 --> 01:04:55,875
garrantzitsuena
zuek biok burua altxatzea dela.

668
01:05:01,791 --> 01:05:03,458
Gehiago emango nizueke, baina.

669
01:05:03,458 --> 01:05:05,791
Agian aurrerago.

670
01:05:07,000 --> 01:05:10,166
Baina hemen duzue, 20 000 liberako txekea.

671
01:05:14,541 --> 01:05:16,166
- Txeke bat?
- Bai.

672
01:05:16,875 --> 01:05:18,708
Londresera itzultzen bazarete,

673
01:05:19,500 --> 01:05:21,791
burua altxatzeko
lagungarria izango zaizue.

674
01:05:22,375 --> 01:05:23,500
Zera arte...

675
01:05:24,041 --> 01:05:24,958
Hau da...

676
01:05:26,916 --> 01:05:28,875
dena konpondu arte?

677
01:05:30,250 --> 01:05:31,500
Hori da, bai.

678
01:05:31,500 --> 01:05:32,916
Horixe bera, Dione.

679
01:05:34,250 --> 01:05:36,916
Hau konpontzeko
moduren bat aurkitzen dugun arte.

680
01:05:42,791 --> 01:05:44,041
A zer bikotea.

681
01:05:44,875 --> 01:05:46,166
Zenbat hazi zareten!

682
01:05:49,666 --> 01:05:52,208
Bi txekeetan banatu dut,

683
01:05:52,708 --> 01:05:54,208
eztabaidak saihesteko.

684
01:06:18,583 --> 01:06:19,708
Eskerrik asko, ama.

685
01:06:51,000 --> 01:06:52,958
Nire jokaera barkaezina da.

686
01:06:55,250 --> 01:06:58,708
Erabat... traumatizatuta nengoen

687
01:06:59,875 --> 01:07:01,208
bigarren haurra sortu ostean.

688
01:07:01,833 --> 01:07:03,291
Ez nuen izan nahi.

689
01:07:04,291 --> 01:07:05,166
Dione.

690
01:07:07,125 --> 01:07:08,333
Behartu ninduen.

691
01:07:09,291 --> 01:07:11,833
Auskalo zer gertatuko zitzaidan
han gelditu izan banintz.

692
01:07:12,625 --> 01:07:13,958
Hemen egongo nintzateke?

693
01:07:15,041 --> 01:07:16,833
Zuek hemen egongo zinatekete?

694
01:07:22,375 --> 01:07:23,541
Beraz, ospa egin nuen.

695
01:07:24,833 --> 01:07:25,833
Ihes egin nuen.

696
01:07:28,375 --> 01:07:29,875
Ez zen nire asmoa.

697
01:07:31,625 --> 01:07:33,750
Aukera ikusi, eta aprobetxatu nuen.

698
01:07:34,250 --> 01:07:37,833
Hau guztia jakingura besterik ez da.

699
01:07:40,000 --> 01:07:41,958
Jendeak nor den jakin nahi du.

700
01:07:43,041 --> 01:07:46,250
Ea nondik datozen.
Telebistako saio horietan bezala.

701
01:07:47,750 --> 01:07:49,666
Horrek ez du ezer aldatzen.

702
01:07:53,291 --> 01:07:55,250
Joan egin dira. Oraingoz.

703
01:07:56,541 --> 01:07:57,666
Londresera itzuli dira.

704
01:08:01,250 --> 01:08:02,458
Besterik gabe?

705
01:08:05,708 --> 01:08:07,208
Joatea erabaki dute.

706
01:08:08,666 --> 01:08:12,041
- Berriro ikusiko ditugu?
- Zuk ez al dituzu ikusi nahi?

707
01:08:12,041 --> 01:08:13,875
Gauza bakoitza bere garaian.

708
01:08:16,500 --> 01:08:19,625
Lehendabizi
zauriak itxi behar ditugu, bai?

709
01:08:21,041 --> 01:08:22,875
Beste guztiarekin hasi aurretik.

710
01:08:25,541 --> 01:08:28,916
Orain, garrantzitsua da
gure defentsak berreraikitzea

711
01:08:28,916 --> 01:08:31,333
eta elkar maite dugula gogoratzea.

712
01:08:32,250 --> 01:08:33,791
Hau benetakoa dela.

713
01:08:34,833 --> 01:08:36,666
Ni benetakoa naizela.

714
01:08:47,833 --> 01:08:49,041
Amak arrazoi du.

715
01:08:50,208 --> 01:08:51,541
Familia bat gara.

716
01:08:52,333 --> 01:08:54,625
Iraganean gertatutakoak
ez du hori aldatzen.

717
01:08:56,000 --> 01:08:58,666
Hizketaldi gehiago egongo dira.

718
01:09:00,250 --> 01:09:01,500
Sinetsidazue.

719
01:09:03,958 --> 01:09:05,125
Baina, oraingoz...

720
01:09:07,333 --> 01:09:08,833
elkarrekin egon behar dugu.

721
01:09:21,750 --> 01:09:22,750
Mary.

722
01:09:32,791 --> 01:09:33,625
Seme?

723
01:10:42,250 --> 01:10:48,833
FAMILIA BILERA

724
01:13:48,375 --> 01:13:51,958
<i>Bat eginda, beren lurraldea
hobeto defendatzen dute.</i>

725
01:13:51,958 --> 01:13:54,500
<i>Jainkoarren, hau...</i>

726
01:13:54,500 --> 01:13:57,500
<i>Eraztun hau harrigarria da.</i>

727
01:13:57,500 --> 01:13:59,041
<i>Ederra da, gero!</i>

728
01:13:59,041 --> 01:14:01,666
<i>Jainkoarren, begira honi.</i>

729
01:14:01,666 --> 01:14:03,500
<i>Hiru laurdeneko kilate...</i>

730
01:14:23,333 --> 01:14:24,333
Kaixo, Sebas.

731
01:14:31,375 --> 01:14:32,791
Bainu bat hartuko dut.

732
01:14:33,375 --> 01:14:34,875
Badun toalla garbirik?

733
01:14:35,833 --> 01:14:36,916
Ez dut aurkitu.

734
01:14:39,833 --> 01:14:42,208
Zertan zabiltza?
Bainu bat, ordu hauetan?

735
01:14:44,458 --> 01:14:45,750
Beheko solairuan daude.

736
01:14:57,250 --> 01:14:58,916
Non daude toalla garbiak?

737
01:14:59,416 --> 01:15:02,666
Armairuak arakatu ditut,
baina ez dut ezer aurkitu.

738
01:15:03,416 --> 01:15:07,500
Bale ba, ados. Ez zenuten esan
etxera etorriko zinetela.

739
01:15:07,500 --> 01:15:09,000
Abigailen urtebetetzea da.

740
01:15:09,000 --> 01:15:11,500
Guztiok batera ospatzea bururatu zaigu.

741
01:15:11,500 --> 01:15:12,958
Txinatar janaria eskatu.

742
01:15:12,958 --> 01:15:15,166
Txinatar janaria maite dut!

743
01:15:15,166 --> 01:15:19,000
Sebas, zer berri? Ez hindugun esnatu nahi.

744
01:15:19,000 --> 01:15:20,083
Kaixo, Mary!

745
01:15:20,083 --> 01:15:21,416
Pijama itzela.

746
01:15:22,041 --> 01:15:23,875
Epa, Ian. Ezetz asmatu.

747
01:15:24,583 --> 01:15:25,583
Nire urtebetetzea da!

748
01:15:25,583 --> 01:15:28,291
- Badakit nola sentitzen zareten...
- Toallak non daude?

749
01:15:28,291 --> 01:15:29,541
Garbigailuan, ama?

750
01:15:30,041 --> 01:15:31,708
Ian, garbigailua jarri duzue?

751
01:15:31,708 --> 01:15:33,708
- Haserre zaudete eta...
- Arrebatxo.

752
01:15:34,416 --> 01:15:35,750
Pasa iezaien menua.

753
01:15:38,333 --> 01:15:40,791
Horrela egingo dugu. Afaria nire kontu.

754
01:15:41,291 --> 01:15:42,500
Ospakizun bat da.

755
01:15:46,041 --> 01:15:46,875
Ama.

756
01:15:46,875 --> 01:15:47,958
Ama!

757
01:15:49,083 --> 01:15:51,750
Ile polita, 90eko hamarkadan bezala.

758
01:15:57,625 --> 01:15:58,625
Lasai

759
01:15:59,125 --> 01:16:00,666
edo ikusiko duzu.

760
01:16:01,750 --> 01:16:02,750
Lasaitu.

761
01:16:17,500 --> 01:16:21,250
Nik fideoak eta oilaskoa
gazi-geza saltsarekin jango ditut.

762
01:16:22,708 --> 01:16:23,958
Pekindar erara.

763
01:16:25,375 --> 01:16:28,250
Mary, zoaz telefonoaren bila
eskaera egiteko.

764
01:16:29,333 --> 01:16:32,083
Hik zer, Abs? Hire eguna dun.

765
01:16:36,541 --> 01:16:37,458
Saiheskia.

766
01:16:37,958 --> 01:16:38,958
Ondo.

767
01:16:39,625 --> 01:16:40,750
Oso ondo.

768
01:16:41,250 --> 01:16:44,375
- Besterik?
- <i>Chow mein</i>, oilaskoarekin.

769
01:16:44,375 --> 01:16:47,416
Norbait idazten ari da?
Mary, apuntatu duzu?

770
01:16:47,416 --> 01:16:52,583
Zaude. Neverekin iraganean
gertatutakoaren berririk ez nuen...

771
01:16:52,583 --> 01:16:54,416
Cherylekin, esan nahiko duzu.

772
01:16:58,708 --> 01:16:59,583
Ez zenekien?

773
01:17:00,250 --> 01:17:02,750
Tira, nahaste ederra izan da.

774
01:17:03,750 --> 01:17:06,541
Nahaste izugarria izan da. Izan ere...

775
01:17:06,541 --> 01:17:08,333
Egin zuena ez dugu ontzat hartzen.

776
01:17:08,333 --> 01:17:10,791
Erantzunak nahi ditugu, zuek bezala.

777
01:17:10,791 --> 01:17:14,000
Sebas, hire txanda.
Jolasten ikusi haut. Apetitua izango duk.

778
01:17:14,000 --> 01:17:15,916
- Hitz egingo bagenu...
- Sebas.

779
01:17:16,958 --> 01:17:18,166
Hi, zer jango duk?

780
01:17:23,166 --> 01:17:26,083
Ganba-ogia eta arroz frijitua.

781
01:17:26,583 --> 01:17:28,375
Ondo. Oso ondo.

782
01:17:29,458 --> 01:17:31,500
Afari ederra izango da, primeran.

783
01:17:33,166 --> 01:17:35,166
Pisuak altxatzen dituzu? Ian.

784
01:17:38,166 --> 01:17:39,666
Gimnasioa ikusi dut.

785
01:17:39,666 --> 01:17:41,875
Gimnasio bat etxean!

786
01:17:43,000 --> 01:17:45,291
Familia argazki bat atera behar dugu.

787
01:17:45,291 --> 01:17:48,166
Eskaera egin ostean aterako dinagu.

788
01:17:49,208 --> 01:17:51,625
Baina oraingoan, ni erdian.

789
01:17:52,583 --> 01:17:54,250
Ez da negoziagarria, Mary.

790
01:17:55,125 --> 01:17:57,125
Ama, zuk zer jango duzu?

791
01:17:58,625 --> 01:18:01,208
- Zuek eskatutakotik jango dut.
- Seguru?

792
01:18:01,791 --> 01:18:02,875
Nik ordainduko dut.

793
01:18:04,833 --> 01:18:06,708
Mary, deitu.

794
01:18:25,416 --> 01:18:27,083
Txorrota itxiko dut?

795
01:18:29,208 --> 01:18:30,208
Ez, utzi ura irteten.

796
01:18:31,458 --> 01:18:33,625
Ur pilo-pilo bat.

797
01:18:36,000 --> 01:18:37,750
<i>Une honetan itxita gaude.</i>

798
01:18:37,750 --> 01:18:40,416
<i>Ordutegia: astelehenetik
igandera, 12:00etatik 23:00etara.</i>

799
01:18:40,416 --> 01:18:41,625
<i>Saiatu geroago, mesedez.</i>

800
01:18:41,625 --> 01:18:42,791
Lasai.

801
01:18:43,833 --> 01:18:44,875
Ez kezkatu.

802
01:18:52,250 --> 01:18:53,250
Uber Eats.

803
01:18:53,875 --> 01:18:56,416
Castle Comben Uber Eats ditek? Ian?

804
01:18:57,125 --> 01:18:59,000
- Baietz uste dut.
- Primeran.

805
01:18:59,791 --> 01:19:02,166
Hartu nire mugikorra, Mary.
Aurkitu txinatarren bat.

806
01:19:02,666 --> 01:19:03,500
Ian.

807
01:19:06,125 --> 01:19:08,125
Minduta egon behar duzue...

808
01:19:08,125 --> 01:19:09,208
Barkatu.

809
01:19:11,875 --> 01:19:13,791
- Zer esan duzu?
- Badakidala...

810
01:19:29,041 --> 01:19:29,958
Tori.

811
01:19:31,125 --> 01:19:32,125
Milesker, Abi.

812
01:19:33,958 --> 01:19:36,750
- Ea, jatetxe on bat aurkitu dut.
- Aupa, neska.

813
01:19:37,250 --> 01:19:39,375
Ez didazue zorionak esango?

814
01:19:39,375 --> 01:19:41,541
Bai ba, bere urtebetetzea da.

815
01:19:42,500 --> 01:19:44,083
Zeren zain zaudete?

816
01:19:44,833 --> 01:19:45,750
Abestu!

817
01:19:45,750 --> 01:19:49,333
<i>Zorionak zuri,</i>

818
01:19:50,000 --> 01:19:53,333
<i>zorionak beti.</i>

819
01:19:53,833 --> 01:19:57,833
<i>- Zorionak, Dione.
- Zorionak, Abi.</i>

820
01:19:58,791 --> 01:20:01,750
<i>- Zorionak beti!
- Dione.</i>

821
01:20:02,833 --> 01:20:04,583
- Gora!
- Aupa!

822
01:20:10,250 --> 01:20:11,083
Ederki.

823
01:20:18,666 --> 01:20:20,083
Mahai-jokoetan aritzen zarete?

824
01:20:21,333 --> 01:20:23,125
Gabonetan edo urtebetetzeetan?

825
01:20:25,208 --> 01:20:26,708
Bai, mahai-jokoak maite dituzue.

826
01:20:28,875 --> 01:20:31,375
Joko ugari galdu ditinagu, seguru.

827
01:20:31,916 --> 01:20:33,916
Gabonetan eta urtebetetzeetan.

828
01:20:35,791 --> 01:20:38,541
Dena den, zenbat izan dira?
15 urtebetetze edo?

829
01:20:39,250 --> 01:20:41,458
- Hamasei?
- Hamazazpi?

830
01:20:42,250 --> 01:20:43,500
Scrabble-ra jolastuko gara.

831
01:20:44,416 --> 01:20:45,625
Izugarri maite dut.

832
01:20:46,750 --> 01:20:49,000
Baduzue Scrabble-ik? Ian.

833
01:20:49,541 --> 01:20:52,083
Bai, nonbaiten egongo da.

834
01:20:52,083 --> 01:20:53,125
Sebas.

835
01:20:53,125 --> 01:20:56,166
Hoa Abirekin jokoa aurkitzera,
guk mahaia prestatu bitartean.

836
01:20:58,458 --> 01:20:59,291
Ama?

837
01:21:00,333 --> 01:21:02,083
Mahaia puta jarriko al duzu?

838
01:21:13,791 --> 01:21:14,791
Lasai.

839
01:21:46,750 --> 01:21:49,250
Txekea zuk idatzi zenuen, ala Nevek?

840
01:21:49,916 --> 01:21:51,083
Barkatu?

841
01:21:52,541 --> 01:21:54,541
Gu erosten saiatzeko 20 000 liberak.

842
01:21:56,500 --> 01:21:58,125
Biak erosten saiatu zara?

843
01:21:58,125 --> 01:21:59,541
Bai zera, ama.

844
01:21:59,541 --> 01:22:01,375
Ez zen nire asmoa...

845
01:22:03,208 --> 01:22:05,791
Gehiago emango nieke.
Lagundu baino ez nuen nahi.

846
01:22:05,791 --> 01:22:08,083
Neve, zer demontre gertatzen zaizu?

847
01:22:11,041 --> 01:22:12,125
Biribildu dezagun.

848
01:22:13,416 --> 01:22:14,708
20 000 hogei urteren truke.

849
01:22:15,791 --> 01:22:17,208
Zertarako balioko lukete?

850
01:22:17,916 --> 01:22:19,833
Urtean mila libera edo, ezta?

851
01:22:20,458 --> 01:22:21,833
Aurrekontuak egin beharko.

852
01:22:22,583 --> 01:22:23,791
Ikus dezagun.

853
01:22:25,208 --> 01:22:26,416
Oinetakoak.

854
01:22:28,250 --> 01:22:29,583
Psikiatrikoan barneratuta.

855
01:22:30,625 --> 01:22:32,416
Ohea busti, duela gutxi arte.

856
01:22:32,416 --> 01:22:33,750
Aurkitu dut!

857
01:22:34,750 --> 01:22:35,833
Goazen jolastera!

858
01:22:37,916 --> 01:22:39,791
Hik zer erosiko huke, Abs?

859
01:22:41,250 --> 01:22:42,458
Mesedez.

860
01:22:42,458 --> 01:22:43,875
Esan dizut, ba.

861
01:22:43,875 --> 01:22:46,000
Gaiztoak erosiko nituzke.

862
01:22:48,041 --> 01:22:49,666
Eta egindako gauza guzti-guztiak.

863
01:22:49,666 --> 01:22:52,625
Horixe baietz, arrebatxo! Hori dun!

864
01:22:54,250 --> 01:22:57,750
Baina oraingoz,
Cheryl baino ez dugu erosiko.

865
01:22:59,041 --> 01:23:00,708
Ez al da adostu genuena?

866
01:23:02,125 --> 01:23:03,125
Ama?

867
01:23:35,750 --> 01:23:36,750
Taldeak.

868
01:23:38,208 --> 01:23:39,541
Taldeetan banatuko gara?

869
01:23:41,708 --> 01:23:43,625
Gure gogokoenetariko bat da.

870
01:23:44,125 --> 01:23:47,791
Carl eta Dione familiara
ongietorria emateko modu ezin hobea!

871
01:23:49,541 --> 01:23:50,541
Bai, ba.

872
01:23:51,625 --> 01:23:53,791
Orain ikusten dut, hala behar du izan.

873
01:23:53,791 --> 01:23:56,375
Familia osoa bilduta.

874
01:23:57,208 --> 01:23:58,041
Ian?

875
01:23:59,083 --> 01:24:00,375
Dibortzioa nahi dut.

876
01:24:01,750 --> 01:24:02,833
Amaitu da.

877
01:24:02,833 --> 01:24:06,000
Aita, ixo. Saia gaitezen.

878
01:24:06,000 --> 01:24:07,333
Taldeak, primeran.

879
01:24:08,583 --> 01:24:10,083
Nik Dionerekin.

880
01:24:10,083 --> 01:24:11,333
Ba, nik Carlekin.

881
01:24:11,916 --> 01:24:14,083
Ama eta aita geratzen dira.

882
01:24:14,666 --> 01:24:17,208
Zoragarria, bai. Laztana?

883
01:24:45,541 --> 01:24:47,625
Ama? Aita? Zer daukazue?

884
01:24:47,625 --> 01:24:50,750
Ongi, ea ba.

885
01:24:50,750 --> 01:24:53,166
Zer dugu hemen... Ian?

886
01:24:54,500 --> 01:24:56,875
Bai, ikus dezagun.

887
01:25:14,000 --> 01:25:15,083
"Tximu".

888
01:25:16,166 --> 01:25:18,500
- Bai barregarria.
- Bada, bai, maitea.

889
01:25:18,500 --> 01:25:19,833
Nire txanda.

890
01:25:20,333 --> 01:25:23,541
Argazkia atera nahi duzunean, esan, Dione.

891
01:25:24,750 --> 01:25:25,958
Polita da. Ezta, Mary?

892
01:25:38,958 --> 01:25:39,833
"Atun".

893
01:25:41,958 --> 01:25:43,208
- Orain gu?
- Bai.

894
01:25:44,083 --> 01:25:45,083
Ongi.

895
01:25:47,125 --> 01:25:47,958
Ba...

896
01:25:48,750 --> 01:25:50,541
- Zer duzu?
- Aspertu nauk.

897
01:25:50,541 --> 01:25:53,500
Jokatu nahi dut.
Nire urtebetetzea, nire erabakia.

898
01:25:53,500 --> 01:25:55,583
Beste jokoren bat aurkituko dugu.

899
01:25:55,583 --> 01:25:58,166
Ian eta ni entrenatzera goaz.

900
01:25:58,166 --> 01:26:00,000
Asmakizunetara edo?

901
01:26:00,000 --> 01:26:02,416
Bai! Asmakizunak, itzel.

902
01:26:02,416 --> 01:26:03,708
Ezta, Ian?

903
01:26:04,208 --> 01:26:06,208
Ez iezaiok minik egin, mesedez.

904
01:26:07,041 --> 01:26:07,916
Iani min egin?

905
01:26:09,458 --> 01:26:10,666
Zergatik egingo nikek, ba?

906
01:26:11,291 --> 01:26:13,708
Familia gaituk. Ez da hala, Ian?

907
01:26:18,041 --> 01:26:19,041
- Goazen.
- Ian!

908
01:26:19,041 --> 01:26:22,541
Ez zait ezer gertatuko.
Berarekin hitz egingo dut.

909
01:26:22,541 --> 01:26:26,125
- Zenbat kilo altxatzen dituzu?
- Gutxi batzuk.

910
01:26:27,416 --> 01:26:28,416
Gutxi batzuk?

911
01:26:28,916 --> 01:26:30,333
Gehiago, seguru.

912
01:26:31,750 --> 01:26:32,750
Goazen, ba.

913
01:26:39,208 --> 01:26:40,416
Hitzak haizeak daramatza.

914
01:26:41,458 --> 01:26:42,708
Ekintzetan dago gakoa.

915
01:26:44,041 --> 01:26:45,041
Ezta, ama?

916
01:28:14,125 --> 01:28:15,541
Ordu txikietako apetak?

917
01:28:16,083 --> 01:28:18,583
Hau barregura! Bai, horrelako zerbait.

918
01:28:20,166 --> 01:28:21,333
Elkar ezagutzen dugu?

919
01:28:22,625 --> 01:28:24,166
Agian, ez dakit.

920
01:28:24,875 --> 01:28:27,666
Ez dut uste inoiz
hona etorri naizenik. Etxe ederra.

921
01:28:28,458 --> 01:28:31,791
Hain berandu izanik,
ez genuen uste ezer lortuko genuenik.

922
01:28:32,458 --> 01:28:35,125
Eskupekoaren bila noa,
oso jator portatu zara.

923
01:28:36,750 --> 01:28:38,291
Dena ondo?

924
01:28:39,208 --> 01:28:41,208
Itxaron hemen. Berehala nator.

925
01:28:52,208 --> 01:28:53,916
Bai usain gozoa, ezta?

926
01:29:23,625 --> 01:29:24,625
Sebas.

927
01:29:25,541 --> 01:29:27,125
Nire diru-zorroa ikusi duzu?

928
01:29:28,208 --> 01:29:29,500
Ez dakit. Goian?

929
01:29:30,291 --> 01:29:31,916
Egia da, bai. Milesker.

930
01:29:47,833 --> 01:29:49,500
Ezin dut.

931
01:29:51,375 --> 01:29:52,458
Ezin dut.

932
01:29:55,333 --> 01:29:56,458
Ezin dut.

933
01:29:59,458 --> 01:30:00,541
Ahul halakoa.

934
01:30:07,041 --> 01:30:09,000
Ez duzu hain erraz alde egingo.

935
01:30:09,958 --> 01:30:11,791
Zure ordaina izango duzu.

936
01:30:14,041 --> 01:30:15,125
Merezi duzuna.

937
01:30:42,041 --> 01:30:44,333
Dena ondo.

938
01:30:45,541 --> 01:30:46,791
Armairuan zegoen.

939
01:30:53,958 --> 01:30:54,958
Barkatu.

940
01:30:56,208 --> 01:30:58,416
Asko sentitzen dut hau gertatu izana.

941
01:31:00,041 --> 01:31:01,875
Egunen batean barkatzea espero dut.

942
01:31:05,041 --> 01:31:08,000
Eskupekoa eman,
eta jan bitartean luze hitz egingo dugu.

943
01:31:37,958 --> 01:31:38,958
A zer itxura ona.

944
01:31:44,666 --> 01:31:45,625
Non zagok ama?

945
01:37:33,000 --> 01:37:38,000
Azpitituluak: Loinaz Castro



